Bi herri gara elkarrenganik
oso urruti gaudena,
hizkuntza ere desberdina da
ulertzea da problema,
eta halere hementxe gaude
trukatzen gure onena,
zubia baita gure artean
egiten ari garena.
Herri zaharrak dira munduan
Txina ta Euskal Herria,
bata da oso haundia eta
bestea berriz txikia.
Euskal-txinatar zaren aldetik
izan ongi etorria
“Ni hao”, “kaixo”, ondo igaro
txinatar urte berria.

Josu Goikok idatzitako bertsoak  Arriaga plazan kantatzeko.