Armand David, 1826ko irailaren 7an Ezpeletan jaio eta Parisen 1900ko azaroaren 10ean zendu zen. Misiolari Lazarista izan zen, eta harez gain, zoologo eta botaniko bikaina. Animali, harri eta fosilak bildu zituen Txinan Pariseko Natur Historiako Museoarentzat. Berari bidalitako materialetan oinarriturik espezie berriak deskribituz, Europako zenbait biologoek 70 landare mota inguruen izen zientifikoak berari dedikatu zizkioten, eta Davidia generoa espreski sortua izan da Davidia involucrata zuhaitza izendatzeko.
Hala ere Armand David, nahiz eta euskal zientzilari eta exploratzaile handienetakoa izan, ez da sobera ezaguna euskaldunen artean. Jean Hiriartek aspalditik idatzi zuen berari buruz Eskualduna astekarian 1900. urtean:
"Eskual-herritik behinere jalgi diren jakintsun handienetarik bat izan, eta panda handia aurkitu zuen, urruneko Txina hartan, beste hainbat eta hainbat landare eta animalia berrirekin batera. Frantziako lehenengo eboluzionistetariko bat izateaz gainera, bere ekarpenak oso munta handikoak izan ziren biogeografiaren garapenerako."
No hay comentarios:
Publicar un comentario