"Hizkuntza txinatarra hezkuntzan"
"Zergatik ikasi behar da txinera?
Erantzuna argia da: Txina etengabe hazten ari den herrialdea da, eta txinera, gaur egungo hizkuntza.
Gauza asko esan daitezke arestiko hitzak arrazoitzeko; besterik gabe, esan dezagun txinera ikastea ez dela erokeria, baizik eta erabaki zuzena.
Txinaren hazkundea ez da soilik ekonomikoa, eta haren agerpen eta eragina gainerako alorretan ere nabaritu da: kulturan, turismoan, kiroletan, demografian… Horrek adierazten digu txinera dakiten pertsonek eta Txinan bizitzea zer den badakitenek abantaila itzela izango dutela lan-esparruan. Honezkero txinera badakitenek horixe aitortzen dute eta ondotxo dakite hizkuntza hau oinarrizko lanabesa dela belaunaldi honetarako.
Metodologia moderno eta dibertigarria
Gaur egun txinera ikasteko hainbat metodo ditugu. Azkena, eta gure hizkuntza-errealitatera ondoen egokitutakoa, Jia jia Wang izeneko emakumeak aurkeztu du. Jia jia Wang Katalunian bizi den gazte txinatarra da eta lan bikaina osatu du bere ikasketa-metodoarekin. www.jiajiaediciones.com
Bildumaren egitura:
-10 hiztegi-liburu. Hamar hiztegi-liburuak gaika daude sailkatuta eta egitura berdina dute guztiek. Liburuki bakoitzean hamar hitz lantzen dira. Txinerazko letra bakoitza irudi batek osatzen du; horri esker, haurrek hizki txinatar bakoitza irudi batekin lotuko dute.
-2 jarduera-liburu
Jarduera-liburuekin, haurrek hizki txinatarrak pausoz pauso idazten ikasiko dute, trazuaren ordenari segituz. Orrialde bakoitzean, margotzeko irudi bat dago.
-CD a eta abesti-liburua.
Entzun musika eta abestu harekin batera.
Musika-CDko abesti bakoitza hiztegiko gai bati dagokio. Era honetara, haurrek ikasitakoa berrikusi dezakete, kantatzen duten bitartean.
-DVDa.
DVDan hizki txinatarrekin egindako animazioa eta haiek ahoskatzeko modu egokia erakusten dira".
...
No hay comentarios:
Publicar un comentario