Entrada destacada

不为人知的西班牙宝地-毕尔巴鄂(Bilbao)

不为人知的西班牙宝地-毕尔巴鄂(Bilbao)【原创】【多图】  2015-09-17   欧亚丝路   欧亚丝路 其实跟大多数国人一样,在来西班牙之前,对其了解也基本停留在首都马德里,奥林匹克浪漫城市巴塞罗那,疯狂的奔牛节,不人道的斗牛,热情的敷朗明哥和香喷喷的海鲜饭。 如今在...

2013/12/10

IRRITRUK, AZKUE FUNDAZIOAREN DURANGOKO AZOKAKO 48. EDIZIOKO EGITASMOAK, ARRAKASTA ITZELA IZAN ZUEN 2013/12/09


IRRITRUK, AZKUE FUNDAZIOAREN DURANGOKO AZOKAKO 48. EDIZIOKO EGITASMOAK, ARRAKASTA ITZELA IZAN ZUEN

2013/12/09
Aurten, Azkue Fundazioak azokan gauzatu duen egitasmoa #irritruk izan da, irrien truke bertso bat sortzen eta oparitzen zuen makina, hain zuzen. Horretarako Bertsozale Elkartearekin kontaktuan jarri ginen, eta hainbat bertsolarik bertso sorta amaigabea sortu zizkiguten. Ondoren, irribarrea kapturatzen zuen makina bat sortzen hasi ginen, Irontec enpresaren laguntza teknikoarekin eta Zorrozuaren standerako ideiarekin.
Irritrukek zure irribarrea lortu, hau prozesatu eta honen araberako argazki batzuk erakusten zituen, irri eginez argazkia aukeratzen zenuen, guztira hiru argazki aukeratuz. Eta hiru argazkietan agertzen ziren kontzeptuen araberako bertso bat irteten zen paper termiko baten inprimatuta, kode bakar batekin. Zure bertsoa zen, zuretzako eta bakarra.
Kodea www.irritruk.com webgunean sartzeko zen eta zozketan baten parte hartzeko bidea zen.
Sentimenduen araberako bertso bat egiten zuela Irritrukek azaldu dugu, baina zelan funtzionatzen zuen? Zer egin behar zen? Hauek ziren eman beharreko pausuak:
1. Pantailaren aurrean jarri eta agertzen ziren irudiak begiratu
2. Gustoko zenuen irudiei irri egin
3. Sistemak gustoko zenituen elementuak gordetzen zituen
4. Eta zure sentimentuen araberako bertso bat inprimatzen zuen, zurea eta bakarra!
Gure egitasmoek euskara eta teknologia lotzea dute helburu eta oso mota ezberdinetakoak izaten dira. Gure aldetik ere eta urtero bezala, egitasmo berezi batekin joateko asmoa geneukan eta horren inguruko helburu batzuk betetzea. Eta balorazioa oso ona izan da ere, helburu horiek bete izan ditugulako. Jendearen harrera ezin hobea izan da, 1.711 bertso sortu baititu Irritrukek 4 egunetan! Eta horrek 6.000 irribarre sortu ditugula esan nahi du!
Horrela, Durangoko Azoka aukera paregabea da guretzako: gure lana gizarteratzeko, gure egitasmoen berri emateko, euskararen erabilpena teknologian sustatzeko (internet, sare sozialak…), eta beti ikuspegi zabal batetik: bisitarien parte hartzea sustatuz, ekimen dibertigarri eta berritzaile bat azalduz eta hausnarketarako gaiak eskainiz. Aurten Mintzatu sare soziala aurkezteko aukera izan dugu ere, bai standean pantaila eta eskuorri batzuen bitartez, zein K@abian, ostegun arratsaldean, eman genuen hitzaldi batekin.
Gainera, larunbatean Jon Martin bertsolaria izan genuen gure standean Irritruk desafiatzen, egitasmoa ezagutzen eta bere iritziak bertso moduan botatzen. Hauek izan dira, bertsotan, bere hausnarketak Irritruken funtzionamenduari buruz:

http://www.azkuefundazioa.org/berriak/xehetasuna?articleId=511294http://www.azkuefundazioa.org/berriak/xehetasuna?articleId=511294

No hay comentarios: