Entrada destacada

不为人知的西班牙宝地-毕尔巴鄂(Bilbao)

不为人知的西班牙宝地-毕尔巴鄂(Bilbao)【原创】【多图】  2015-09-17   欧亚丝路   欧亚丝路 其实跟大多数国人一样,在来西班牙之前,对其了解也基本停留在首都马德里,奥林匹克浪漫城市巴塞罗那,疯狂的奔牛节,不人道的斗牛,热情的敷朗明哥和香喷喷的海鲜饭。 如今在...

2015/10/12

Garbiñe Muguruzak Txinako Irekia irabazi du.

http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20151011/garbine-muguruzak-txinako-irekia-irabazi-du

Venezuelan jaiotako eta jatorri euskalduneko Garbiñe Muguruzak Txinako Irekia irabazi du Timea Bacsinszky suitzarra 7-5 eta 6-4 menderatu ostean. Bere ibilbideko bigarren WTA torneoa irabazi du, iaz Hobarten gailendu eta gero.

NAIZ|PEKIN|2015/10/11|0 IRUZKIN
Hkg10217385
Garbiñe Muguruza garaile Txinako Irekian. (Wang ZHAO / AFP)

Garbiñe Muguruzak Txinako Irekia poltsikoratu du finalean Timea Bacsinszky menderatu eta gero. 7-5 eta 6-4 gailendu zaio suitzarrari, urteko lehen txapelketa bereganatuz.

Atzetik ekin dio finalari, eta 2-5 galtzen hasi da, baina buelta eman dio partidari 7-5 gailentzeko. Venezuelan jaiotako eta jatorri euskalduneko tenislariak, garaipen honekin, munduko WTA sailkapeneko laugarren postura egin du salto, eta hirugarrena, orain Maria Sharapovaren eskuetan, puntu bakarrera du.

Denboraldi bikain batek, non besteak beste Wimbledoneko finala harrapatu zuen, denboraldi amaierako Shangaiko Mastersean parte hartzeko balio izan dio.

No hay comentarios: